XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Aizak Jose.
- ¿Zer degu, Anton?.
- ¿Ikusi al dek automoille ori?.
- Bai.
- Presa dik.
- Ala diruri.
- ¿Nor zijoak bertan?.
- Indianoa.
- ¿Don Trukulato?.
- Don Torkuato.
- Orixe ere gizonaren burua dek.
- ¿Zer du ba?.
- Jatekoak gaitz egingo ote dion beldurrez, erdi-gauzik jan gabe; edan berriz, ura bakarrik; otz badago, oera; bero badago, bañura; aize apur bat badago, etxetik irten gabe....
- Eztu ill naiko ta....
- ¿Eta automoillean sartu?.
¿Ez aldik, or iltzeko beldurrik?.
Orren agudo juaten badek beti, arrikoxkor bat jotzia naikua izango dik, zazpi milla puska egiteko automoillea ta bera.
- Zu beti berdiñ.
- Izan eta izango.
Bere bizia aiñ maite duala, eztuala ill nai ¿ta alare automoillean?.
- ¿Zer naizu ba?.